|
UNESCOren manifestua Liburutegi Publikoari buruz 1994 Gizarte eta gizabanakoaren askatastuna, arrakasta eta garapena funtsezko giza baloreak dira. Horiek, ongi informatutako hiritarren gaitasunaren bitartez bakarrik loruiko dira beren, euskubide dernokiatikoak erabili eta gizartean zeregin aktibo bat betetzeko ahalmena emango baitie. Partehartze konstruktiboa eta demokraziaren sendotzea, heziketa on hatean ezezik ezagutza, pentsamendua kultura eta informazioa libre eta mugarik gabe eskurntzean datzate Liburutegi publikoa, ezagueran sartzeko atea, urteetan ikasten joateko. erabakiak norberak hanzeko eta gizabana kriek eta giza taldeek kulturalki aurrera egiteko funtsezko baIdintza da. Manifestu honen bitartez UNESKOk liburutegi publikoan duen fedea aldarrikatzen da,. uste duelako hezkuntza kultura eta informaziorako indar bizi bat eta bakea eta izpirituaren ongizatea bultzatzeko oinarrizko bitartekoa dela,. gizon eta emakumeen pentsamenduaren bitartez. Horrela bada UNESCOk agintari nazional eta herrikoak animatzen ditu liburutegi publikoei lagundu eta horien garapenean aktiboki konprometitu daitezen.
Liburutegi publikoa Liburutegi publikoa informazioaren gune herrikoia da, erabiltzaileei era guztietako ezaguerak eta informazioa eskaintzen diena. Liburutegi publikoaren zerbitzuak, pertsona guztien berdintasunean oinarrituz eskaintzen dira eta ez da kontutan hartzen erabiltzailearen adina, araza, sexua, erlijioa, nazionalitatea, hizkuntza edo gizarte maila. Zerbitzu eta material bereziak eskaini behar zaizkie arrazoi bat edo beste dela medjo ohiko zerbitzu eta materialak erabili ezin dituztenei, adibidez, hizkuntz minoriei, pertsona minusbaliotuei edo ospitalean edo kartzeletan daudenei. Adin talde gtiztiek aurkitu behar dute heren beharrei egokitutako materiala. Bildumek eta zerbitzuek era guztietako euskarri egokiak eduki behar dituzte, bai teknologia modernoetan eta bai material tradizionaletan. Beren kalitate ona eta herriaren behar eta baldintzetara egokitzea funtsezkoa da. Materialek egungo joerak eta gizartearen bilakaera isladatu behar dute baita humanitatearen ahaleginaren memoria eta irudimena ere. Ez fondoek eta ez zerbitzuek ez dute inongo zentsura ideoIogiko politiko edo erlijiosori loturik egon behar, ezta presio komertzialei ere.
Liburutegi publikoaren egitekoak Ondorengo egiteko nagusiak izango dira, informazioa, alfabetizazioa, heziketa eta kulturaren inguruan, liburutegi publikoaren oinarri: 1. Haurrengan irakurtzeko ohiturak sortu eta sendotzea lehen urteetatik. 2. Heziketari Iaguntza ematea, bai norbanakoa ha autodidakta izanik ere, eta hezkuntza formalari ere ha maila guztietan. 3. Garapen pertsonal kreatiborako posibilitateak eskaintzea. 4. Haur eta gazteen irudimena eta kreatibitatea estimulatzea. 5. Ondare kulturala, arteen balorea, zientzi alorreko lorpen eta berrikuntzak ezagutu ditzaten bultzatzea. 6. Adierazpen artistiko guztien kultur espresioetan sartzeko aukera ematea. 7. Kulturen arteko elkarrizketa bultzatu eta kultur dibertsitatearen alde egitea. 8. Ahozko tradizioari Iaguntza ematea. 9. Hiritarrei komunitate mailako era guztietako informazioa eskuratzeko aukera eskaintzea. 10. Herri mailako enpresa, elkarte eta taldeei informazio alorreko zerbitzu egokiak eskaintzea. 11. Informazioaren erabileran aurrerapena eskaintzea eta informazio hori informatika bidez manejatzea. 12. Adin talde guztientzako alfalbetizazio, programa eta ekintzetan lagundu eta parte hartzea eta, beharezkoa bada, horiei hasiera ematea.
Finantziazioa, Iegeria eta sareak Liburutegi publikoak, printzipioz, dohainekoa izan behar du. Liburutegi publikoa herri eta nazional mailako agintarien erantzukizuna da. Legeri zehatz baten arabera zuzendu behar da eta herri eta nazional mailako gobernuek finantziatu behar dute. Epe luzera kultura, informazioa edukitzea, alfbetitzazioa eta heziketaren inguruko edozein estrategiren oinarrizko osagaia izan behar du. Nazional mailan liburutegien arteko koordinazioa eta kooperazioa lortu ahal izateko, legeriak eta plan estrategikoek liburutegien sare nazional bat ere zehaztu eta bultzatu behar dute, hitzartutako zerbitzu-arauetan oinarrituta Liburutegi publikoen sarea liburutegi nazional. erregional, espezializatu eta ikerketa alorrekoein harremanetan sortu behar da, baita eskola, instituto eta unibertsitateetako liburutegiekin ere.
Funtzionamendua eta gestioa Politika argi bat egin behar da, herriko komunitatearen beharrak kontutan hartuta helburuak. lehentasunak eta zerbitzuak zehaztuko dituena. Liburutegi publikoa eranginkortasunez antolaty behar da eta funtzionamendurako arau profesionalak mantendu. Solaskide aipagarriekin kooperazioa ziurtatu behar da, adibidez. erabiltze taldeak eta herri. erregio, nazio eta nazioarte mailako beste profesional batzuren artean. Zerbitzuek fisikoki eskura egon behar dute komunitateko kide guztientzat. Horrek esan nahi du liburutegi publikoek ongi kokaturik egon behar dutela, irakurketa eta ikasketarako baldintza onetan, teknologia egokiekin eta erabiltzaileei egokitutako ordutegiarekin Liburutegira joan ezin dutenentzat kanpoko zerbitzuak edukitzea ere eskatzen du. Liburutegiko zerbitzuek nekazal eremu eta urbanoetan komunitate desberdinen beharretara egokitu behar dute. Bibliotekarioa bitartekari aktiboa da erabiltzaile eta baliabideen artean. Ezinbestekoa da prestakuntza profesionala eta iraunkorra edukitzea zerbitzu egokiak eskaini ahal izateko. Erabiltzaileen sakontze eta formaziorako programak antolatu beharko dira baliabide guztiei probetxua ateratzen Iaguntzearren.
Manifestuaren aplikazioa Nazio eta herri mailan erabakiak hartzen dituztenei eta liburutegietako komunitateari, orokorki, eskatzen zaie, Manifestu honetan jasotako printzipioak aplika ditzatela.
Manitestu hau IFLAren Iaguntzarekin prestatu zen eta UNESCOk 1994ko azaroan onartu zuen. ltzulpena. Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa (Peñaranda de Bracamonte) Euskarazko itzulpena, Manoli Aristi andrea, Irungo Udaleko Itzultzailea. |